XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Eskerrak -hasi zen Aitona- Meliak arroketan mina hartu duen, bestela txerto antitetanikoa jarri beharko zitzaion.

- Zertarako jartzen dute txerto antitetanikoa? -galdetu nuen.

- Toki zikinetan mina hartzea arriskutsua delako.

- Eta hori jarri ezean, posible al da hiltzea?

- Ez beldur izan, Melia -esan zuen Aitonak barrez.

Itsasoan zauritu zara, eta itsas urak iodoa du, eta iodoa bezalako desinfektagarririk ez dago.

Hortaz, hil egingo nintzen.

Orain ziur nengoen.

Zikinkeriaz betetako toki batean zauritu nintzen eta.

Eta beharbada, horren berri izatean, Nikosek esango zuen: Neska ausarta, Melia.

Horren berri izatean...

Eta itzulian zerbait gertatu izan balitzaio?

Eta poliziaren batek ikusi izan balu?

Zertarako balio zuen ni hiltzeak?

Guzti hau beldurtia naizelako.

Koadrilako haurrek ez ninduten gehiago maitatuko eta Pipitsa bezala erabiliko ninduten.

Ez, hobe zen hiltzea.

Oheratu egin ninduten, eta Mirtori TRISTOS esan nionean, pentsatu nuen harrez gero ez zuela TRISTOS, POZOS esango zion inor izango, eta pena hartu nuen.

Gau guztian sukarra izan nuen...

Amildegi batean, ibilian, gizon bat... poliziak joka... odola zeriola...

Nikos zen!

Melisa, Melisa, hara hor erruduna! oihuka...

Gero, niregana jauzi eginez, tigrea agertu zen, begi beltza zabalik zuela...

Garrasi egin nuen!

- Melia, Melia, zer duzu?

Begiak zabaldu eta Mirto ikusi nuen aldamenean.

Sukarrak erre egiten ninduen.

- Ez, ez deitu inori esan nion.

Lo egin behar dut.